Gizartea -

IRAGARPENA

Abisu horia ezarri dute astelehenera arte, haizeagatik

120 km/h-ko abiadura izan dezake haizeak, bereziki igande goizean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasuna Sailak abisu horia ezarri du EAEn, haizeagatik, 120 km/h-ko abiadura izan baitezake haizeak egun hauetan. Abisua astelehenera arte egongo da indarrean.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, larunbatean, hego-mendebaldeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan.

Igandean, berriz, hego-osagaiko haize-boladak izango dira, eta 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendebaldeko mendi inguruetan. Goizaldean eta goizean goiz mendebaldeko zenbait tokian 110-120 km/h-ko abiadura ere gaindi dezakete.

Astelehenean ere egun osoan egongo da abisua indarrean. Hego-osagaiko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute haizeguneetan, bereziki mendi inguruetan.

Datozen orduetarako eguraldiaren iragarpena
Datozen orduetarako eguraldiaren iragarpena
Datozen orduetarako eguraldiaren iragarpena

6:31
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguraldia Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa