Gizartea -

istripua Nafarroan

5 zauritu, tartean adingabe bat, Sunbillan izandako istripu batean

Ezbeharra N-121-A errepidean jazo da, 49,5. kilometroan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona zauritu dira, horietako bi larri, Sunbilla (Nafarroa) parean, bi ibilgailuk talka eginda.

Hiru zauritu —adingabea, 18 urteko neska bat eta 38 urteko gizon bat— Nafarroako Ospitalera eraman dituzte, eta beste biak, 36 eta 40 urtekoak, Irunekora, Foruzaingoak jakinarazi duenez. Hasieran hiru adingabe zauritu direa aipatu da, baina horietako bi ez dituzte ospitalera eraman behar izan.

Istripua N-121-A errepideko 49,5. kilometroan gertatu da. Puntu beltza da, antzeko ezbeharrak izan baitira aurretik ere.

Istripua izan den tokira suhiltzaileak eta anbulantziak bertaratu dira, baita Elizondoko Foruzaingoa eta Iruñeko atestatu brigadako patruila bat ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Nafarroa gaur Gizartea albisteak Eguneko albisteak