Gizartea -

Zozketak

ONCEren kupoitzarrak 725.000 euro utzi ditu Portugaleten eta Irunen

Portugaleteko Kristo plazako kioskoan 20 kupoi saldu dituzte, eta Irungo Serapio Mujika kalekoan, 10.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azaroaren 18ko ONCEren kupoitzarraren zozketak 725.000 euro banatu zituen Portugaleten (Bizkaia) eta Irunen (Gipuzkoa), ONCE Espainiako itsuen elkarteak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Portugaleten, saria lortu duten 20 kupoi saldu zituzten Kristo plazaren eta Castaños jeneralaren kalearen artean dagoen kioskoan: guztira 515.000 euro banatu dituzte bertan. Saldutako 19 kupoik 25.000 euroko saria du, eta beste batek, 40.000 eurokoa, XXL kupoia baitzen.

Irunen, 25.000 euroko saria eman duten 10 kupoi saldu zituzten Serapio Mujika eta Pio XII plazaren artean dagoen kioskoan. ONCEko saltzailearen arabera, "beharrizan bizia zuten ohiko erosleei" tokatu zaie.

Joan den astean, 70.000 euro banatu zituen ONCEk Ordizian. 2016ko 11 hilabete hauetan, zortzi milioi euro banatu ditu ONCEk Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Irun argazkiak