Gizartea -

Gertakaria

Haurtxo bat topatu dute Donostiako edukiontzi batean, bizirik

Zuloaga plazako zakarrontzi batean aurkitu dute. Osasunez ondo dago, baina Donostia Ospitalera eraman dute, badaezpada.

Zuloaga plazako edukiontzietan aurkitu dute jaioberria. EFE
Zuloaga plazako edukiontzietan aurkitu dute jaioberria. EFE
Zuloaga plazako edukiontzietan aurkitu dute jaioberria. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek haurtxo bat topatu dute bart Donostiako edukiontzi batean. Zorionez, bizirik dago, eta osasun egoera onean.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostiako Zuloaga plazan dagoen edukiontzi batean aurkitu dute haurtxoa, eta, badaezpada, Donostia Ospitalera eraman dute berehala, azterketa egitera.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gizarte Ongizateko Zerbitzuaren protokoloa abiatu du.

Iturrion arabera, bizilagun batek Ertzaintzari deitu dio 03:15 aldera, ume baten negarrak entzuten zituela eta. Bertaratu den patruila batek neskato bat topatu du edukiontzi baten barruan, eta Donostia Ospitaleko Larrialdi Zerbitzura eraman dute segituan.

Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erdekidegoko Polizia Gipuzkoako albisteak Gizartea