Gizartea -
Aurrekari polizialak
7 emakume atxilotuta Bilbon, prostituzioaren kontrako operazio batean
Atzerritartasun legea urratzea leporatu diete zazpiei. Antza denez, prostituzioaren gorakada nabarmena izan da azkenaldian.
Agentziak | Erredakzioa
Ostegun honetan, azaroak 24, zazpi emakume atxilotu dituzte Bilbon, prostituzioaren kontrako operazio batean. Agenteek atzerritartasun legea urratzea leporatu diete zazpiei. Antza denez, prostituzioak izan duen gorakada nabarmena izan da azkenaldian.
Espainiako Barne Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, prostituzioak Bilboko kaleetan izan duen gorakadaren ondorioz abiatu dute operazioa. Antza denez, Arrikibar plazan, Santimami zumarkalean eta Urkixo zumarkalean bezeroak bilatzen zituzten gauero.
Lapurretak
Emakumeak atxilotu aurretik, agenteek ikerketa bat abiatu zuten, euren egoera juridikoa eta administratiboa egiaztatzeko. Gainera, askotan bezeroei lapurtzen zietela susmoa izanda, horiek prebenitzen laguntzeko helburua zuten agenteek.
Ikerketarekin amaitu ostean, joan den larunbatean, azaroaren 19an, zazpi emakumeak Indautxun atxilotu zituzten, atzerritartasun legea urratzea leporatu. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, atxilotu gehienek aurrekari polizialak dituzte, lapurretengatik.