Gizartea -
Infernuko Aingeruen aurka
Bi bizkaitar atxilotu dituzte drogen aurkako operazio batean
Guztira bederatzi pertsona atxilotu dituzte Triciclo Operazioaren barruan, Infernuko Aingeruak taldekoak direlakoan.
Agentziak | Eitb.eus
Guardia Zibilak Infernuko Aingeruak taldearekin zerikusia duten zortzi pertsona atxilotu ditu Oviedon (6), Coruñan (1), Lugon (1) eta Bizkaian (1). Armak, kartutxoak eta drogak atzeman dizkiete, baita 1.000 landare ereiteko ahalmena duen marihuana sail bat ere.
Guardia Zibilak eitb.eus-i jakinarazi dionez, bi bizkaitarrak 63 eta 36 urteko bi gizonezko dira, Galdakaokoa lehenengoa eta Getxokoa bigarrena. Erakunde kriminal bateko kide izatea, droga-trafikoa, estortsioa, hertsapena, armak legez kontra edukitzea eta lapurreta egozten diete biei.
Triciclo Operazioaren barruan egindako bederatzi araketetan, honako hauek atzitu dituzte: 16 kilo haxix, 8 kilotik gora marihuana, arma luze eta laburretarako kartutxo ugari, taser bat, arma zuri debekatuak, sakelako bi telefono, bi ibilgailu, 1.000 landare hartzeko gaitasuna duen marihuana sail estali bat eta 34.000 euro.
Antza, Infernuko Aingeruak taldearekin harremanetan, droga garraiatzen zuten Bizkaia, Asturias, Galizia, Gaztela eta Leon eta Madrildik.