Gizartea -

Rene Cassin Sariak 2016

Errefuxiatuekin lan egiten duten 3 erakunde sarituko ditu Jaurlaritzak

Salvamento Maritinimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundeak, Zaporeak proiektuak eta Sain Egidio komunitateak jasoko dute aurten René Cassin Saria.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errefuxiatuei laguntzen diharduten hiru erakundek jasoko dute 2016ko Rene Cassin Saria: Salvamento Maritinimo Humanitario gobernuz kanpoko erakundeak, Zaporeak proiektuak eta Sain Egidio komunitateak.

Eusko Jaurlaritzak ohar baten bidez azaldu duenez, golardoa Iñigo Urkullu lehendakariak banatuko du, Gasteizen egingo den ekitaldi batean, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean.

Salvamento Maritimo Humanitario gobernuz kanpoko euskal erakundea 2015ean sortu zen, Egeo Itsasoan, Grezian, pairatzen ari ziren krisi humanitarioari aurre egiteko asmoz. Gerraren edo jazarpenaren ondorioz ihes egiten duten pertsonen biziak salbatzen aritzen dira itsasoan.

Zaporeak proiektua Intxaurrondotik Wukrora Elkarteak abian jarritako jarduera gastronomiko-solidarioa da. Errefuxiatuei egunero janaria emateaz arduratzen dira, Greziako Chios irlan lan egiten duten beste talde batzuekin batera.

Saint Egidio komunitateak hamarkadak daramatza erlijioen arteko elkarrizketa bultzatzen, herri ezberdinen arteko adiskidetasuna sustatzen, pobreziaren kontra lanean edo heriotza-zigorra desagerrarazteko borrokan.

Errefuxiatuen krisiaren aurrean, ‘korridore humanitarioak’ eraiki dituzte eta Italiako agintarien eta gizarte zibilaren artean bitartekari lanak egin dituzte, ihesean ari diren pertsonek beren bidean aurrera egiteko aukera bermatuta izan dezaten, itsasoan hiltzeko arriskua saihestuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza berriak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Siriar errefuxiatuak Europan argazkiak