Gizartea -
San Sebastián
Urtebeteko kartzela zigorra terraza batetik marihuana lapurtzeagatik
Bi gazte izan dira zigortuak. Horietako bat bigarren pisura igo zen eskailera batetik, eta marihuana landare bat zegoen bosgarreneraino heldu zen bere kabuz.
Agencias | Redacción
Bi gazteri urte bateko kartzela-zigorra ezarri diete bosgarren pisu bateko terrazan zegoen marihuana landare batetik adar batzuk lapurtzeagatik, Donostian. Horietako bat bere kabuz heldu zen balkoiraino.
Abenduko 21aren 4:30etan gertatu zen lapurketa. Gaztetako batek eskailara bat jarri zuen eraikinaren kanpoaldean, eta besteak bigarren pisuraino heltzeko erabili zuen. Handik, bosgarreneko balkoira igo zen, adarrak hartzeko.
Biak konforme agertu ziren eskatutako zigorrarekin. Beraz, urte bateko kartzela-zigorra ezarrio diete azkenean. Ez dira kartzelera joan beharko, datorren bi urteetan deliturik ez egiteko baldintzarekin.