Gizartea -
Euriteak
Emakume bat hil da Malagan, uholdeen ondorioz
Dirudienez, biktima California klub barruan zegoen bakarrik, Costa Sol merkatal gunearen ondoan.
Agentziak | Erredakzioa
26 urteko emakume bat bizirik gabe erreskatatu dute suhiltzaileek Esteponako (Malaga) klub batean eta, lehenengo zantzuen arabera, probintzian nagusi den euri-denboralea izan da eragilea.
Larrialdi abisua 11:20an iritsi da, suhiltzaile taldearen lehen alerta iritsi denean, 112 zerbitzuaren arabera.
Dirudienez, biktima California klub barruan zegoen bakarrik, Costa Sol merkatal gunearen ondoan.
Biktimaren lagun batek azaldu duenez, gazteak telefonoz deitu dio uholdeen berri emateko, eta hark mostradore gainera igotzeko aholkatu dio, erreskatatzera zihoazen bitartean.
Bertaratu diren suhiltzaileek ezin izan dute heriotza konfirmatu besterik egin, ikerketa iturriek jakitera eman dutenez.