Gizartea -
Toledon
Lau hildako, horietako bi umeak, hegazkin txiki batek istripua izanda
Ezbeharra Toledoko Sotillo de las Palomas herrian jazo da.
Agentziak | Erredakzioa
Lau pertsona hil dira Toledon, horien artean bi ume, Sotillo de las Palomas herrian hegazkin txiki batek izan duen istripuaren eraginez. Hegazkina kiskalita geratu da.
Hegazkin txikiak Cascais (Portugal) zuen helmuga, eta Madrilgo Cuatro Vientos udalerriko aerodromotik atera zen. Lau bidaiari zeramatzan (bi heldu eta bi haur), eta guztiak hil dira ezbeharrean.
José Julian Gregorio Gaztela-Mantxako Gobernu ordezkariak azaldu duenez, agintariek ikerketa hasi dute gertatutakoa argitzeko, eta oraindik ez dituzte biktimak identifikatzea lortu.
Gobernu ordezkariak jakitera eman duenaren arabera, artzain batek eman die larrialdi zerbitzuei abisua 16:19an, istripua ikusi ostean.