Gizartea -

Istripua

Larri zauritu da bere ibilgailua trenbidera jausita, Muxikan

Ibilgailua trenbidetik kendu duten arte, etenda egon da Zugastieta eta Zornotza arteko tren-zerbitzua.

Larri zauritu da bere ibilgailua trenbidera jausita, Muxikan

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da gaur bere ibilgailua bidetik irten eta trenbidera jausita. Ezbeharra Muxikan (Bizkaia) jazo da, eta ibilgailua trenbidera erori denez, Zugastieta eta Zornotza arteko tren-zerbitzua eten behar izan dute.

Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, istripua 09:10ean jazo da, BI-635 errepidean. Furgoneta bat bidetik irten eta trenbidera erori da.

Osakidetzaren helikopteroa joan behar izan da biktimaren bila, eta honek lur har zezan, errepidea tarte batez itxi du Ertzaintzak. Gizona ospitalera eraman dute, larri.

Furgoneta trenbidetik kendu arte, Bilbo-Bermeo Euskotrenen lineako zerbitzua etenda izan da Zugastieta eta Zornotza artean. 11:30 aldera berrezarri dute zerbitzua:

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Amorebieta-Etxano berriak Gernika-Lumo bideoak Gizartea bideoak Albisteak Tren istripuak albisteak