Gizartea -
Iragarpena
Eguraldi egonkorra zubirako
Asteazkenean zerua lainotu egingo da arratsaldean, eta hegoaldeko haizearekin jarraituko dugu.
EITB.EUS
Abenduko zubi honetan eguraldiak egonkor jarraituko du Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera.
Asteazkenean tenperatura atsegina izango da berriro, baina hodeiak ugaritu egingo dira, batez ere arratsaldean. Ez du euririk egingo, baina eguna ez da aurreko egunetan bezain argia izango. Hegoaldeko haizearekin jarraituko dugu eta bizitu egingo da, hortaz, tenperatura berdintsuak espero ditugu.
Ostegunean, hodeiak eta urdinguneak tartekatuko dira eta hegoaldeko haizea ibiliko da. Zerua ez da erabat garbi agertuko, baina une askotan giro eguzkitsua nagusituko da. Hegoaldeko haizeak indarra hartzen jarraituko du eta zenbait tokitan traba apur bat egin dezake. Haize honi esker, tenperatura aurreko egunetako balio berdintsuetan mugituko da.