Gizartea -
Gasteiz
Iradier Arena zezen-plaza moduan erabiltzeko ez dute eskaintzarik egin
Datorren urtean, Andre Maria Zuriaren jaietan, zezen festa ospatu ahal izateko ez baldintzak ez kostuak ez malgutzeko eskatu dio Eguzki talde ekologistak Gasteizko Udalari.
Agentziak | Erredakzioa
Datorren urtean, Andre Maria Zuriaren jaietan, zezen festa ospatu ahal izateko ez baldintzak ez kostuak ez malgutzeko eskatu dio Eguzki talde ekologistak Gasteizko Udalari.
Asteazken honetan amaitu da Iradier Arena zezen-plaza moduan erabiltzeko proposamenak aurkezteko epea, eta ez dute eskaintzarik egin, baten bat ohiko posta bidez iritsi ez bada.
Hiru enpresa festa antolatzeko baldintzak negoziatzeko prest azaldu dira, Udalak lehiaketa esleitu gabe uztea erabakiz gero.
Eguzkiren arabera, lehiaketa hutsik geratuko balitz, feria bertan behera uztea “albiste ona” izango litzateke, baina zezen-plaza feria egiten jarraitzeko laga dezaten presioak daudela ohartarazi du, eta esleipena jaso nahi dutenek bete beharreko baldintzak malgutu eta kostuak beherantz negoziatu nahi dituztela.
Horren esanetan, ondare publikoa “ez da negoziagarria, are gutxiago plaza erabiltzeko exijentziak eta prebendak inposatuta”, eta herritarrek “bere gain hartzen dituzte jarduera horren kostuak”, gaineratu du.