Gizartea -

PISA Txostena

PISA Txosteneko maila baxueneko ikasleak murriztu nahi ditu Hezkuntzak

Halaber, Eskola Batzordeak datuen analisia eta hausnarketen txostena egiteko konpromisoa hartu du, Euskadik PISAko frogan ateratako emaitzen balizko arrazoiak identifikatzeko asmoz, arloan hobetzeko.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Euskadiko Eskola-Batzordeko arduradun nagusiekin bildu da ostiral honetan, Euskadik 2015eko PISAko emaitzetan ateratako emaitzez aritzeko. Hezkuntza sailburuak PISAn maila baxuenak atera zituzten ikasleak murriztu nahi ditu.

Uriartek Eskola Batzordeko eta ISE-IVEIko ordezkariekin deitu zuen bilera, euskal ikasleek matematiketan, zientziatan eta irakurmenean emaitzak okertuta ikusi ostean.

Bilera honetan, ebaluazioari eta diagnostikoari dagozkioten hainbat gaiz hitz egin dute Maite Alonso Eskola Batzordeko presidenteak eta Xabier Aizpurua ISEI-IVEIko zuzendariak. Halaber, hainbat txosten eta datu parekatu dituzte, emaitzekiko iritziak eta hausnarketak alderatuz.

Bereziki Eskola Batzordeko Txostenaren (2016ko uztailean onartu zuten, PISA froga baino bi hilabete lehenago) garrantzia nabarmendu dute, besteak beste, 2015eko diagnostiko ebaluazioaren emaitzekin lotutako gaiak eta hausnarketak jasotzen dituelako.

Halaber, duela gutxiko PISAko datuak ikusita, Eskola Batzordeak datuen analisia egiteko konpromisoa hartu du, balizko arrazoiak identifikatzeko asmoz, “arlo horretan hobetzeko neurriak jasotzen dituen txostena lehenbailehen egiteko”.

Azkenik, Hezkuntza sailburuak hezkuntza eredu pedagogikoan jarritako Hobekuntza Planak garatzen jarraitzeko beharra azpìmarratu du, irakurmena lantzeko eta matematiketan eta zientzian gaitasunak hobetzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hezkuntzako albisteak 2024