Gizartea -
Polizia operazioa
71 pertsona atxilotu dituzte, jabetza industrialeko delituen kontra
Polizia Nazionalak, Zerga Agentziak eta Europolek 264.980 produktu hartu dituzte, merkatuan zortzi milioi euroko balioa dutela.
Agentziak | Erredakzioa
Polizia Nazionalak, Zerga Agentziarekin lankidetzan, 71 pertsona atxilotu ditu eta 264.980 produktu esku hartu, jabetza industrialeko eta dirua zuritzeko delituen kontrako operaziorik handienean Espainian.
Sei erregistro egin dituzte eta 41 ikuskapen lokaletan, almazenetan eta industria-nabetan. Esku hartutako produktuek zortzi milioi euroko balioa izango lukete merkatuan, Polizia Nazionalak ohar batean jakitera eman duenez.
Ikerketa 2013ko abenduan abiarazi zuen Polizia Nazionalak, Jonkeran (Girona) eta Perthusen (Frantzia) jabetza industrialeko eskubideak behin eta berriz urratzen zirela eta. 2014ko azaroan txosten bat helarazi zion Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaltzari, eta honek eginbideak ireki zituen.
Ikerketaren lehen zatian, taldea nazioartean banatuta zegoela jakin zen, eta nazioko eta nazioarteko erakundeekin lankidetzan egon behar zirela nabarmendu zen. Halaber, ospe handiko nazioarteko markek 12 salaketa jarri zituzten.