Gizartea -
Kondena
Erandioko hilketaren egileak psikiatriko batean beteko du zigorra
12 urtez espetxeratu beharrean, ospitale psikiatriko batean egon beharko du 15 urte, epaileak hala erabakita.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 12 urteko kartzela-zigorra ezarri dio J.V.D.G. 38 urteko gizonari, 2015eko urriaren 3an Erandion bikotekidea hiltzeagatik. Epaileak senide izatearen larrigarria eta alterazio psikiatrikoaren salbuesle osatugabea izan ditu kontuan. Dena den, espetxeratu beharrean, psikiatriko batean egongo da datozen 15 urteetan, erregimen itxian.
Horrez gain, epaiaren arabera, erabateko gaitasungabetzea izango du kondena bete arte. Halaber, ezingo du Bizkaian bizi, ezta biktimaren familiarengana 800 metro baino gutxiagora hurbildu edo haiekin hitz egin 12 urtetan. Azkenik, 90.000 euro ordaindu beharko ditu.
Ebazpen judizialean ondorioztatu dutenez, J.V.D.G.akusatuak nahita hil zuen Almudena Matarranz bikotekidea. Sofan eserita 'selfie' batzuk egin ostean, aurpegian kuxin bat jarri eta ito egin zuen. Ondoren, egongelatik gelara arrastaka eraman eta gero, plastikozko poltsa bat jarri zion buruan eta ohe azpian ezkutatu zuen. Ertzainak aurkitu zuen gorpua.