Gizartea -

gaueko zerbitzua

Metro zerbitzua ostiralean gau osoan, Gabonen atarian

30 minutoro igaroko da metro bat bi lineetan: Basauri-Kabiezes eta Etxebarri-Plentzia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ohitura da dagoeneko enpresa eta lantegi askotan: Gabonen atarian, ostiralen batean, enpresa afaria dago. Aurten ez da salbuespenik izango eta milaka lagunek Bilbora joko dute ondo jan eta edateko.

Izan ere, hiribildu bizkaitarreko jatetxe asko gainezka daude jada, eta ezin dute erreserba gehiagorik egin.

Hortaz, bidaiarien kopurua oso handia izango dela aurreikusita, Bilboko Metroak gau osoan eskainiko du zerbitzua, abenduaren 16 eta 23an. Metro kopurua larunbatetan eskaini ohi duenaren berdina izango da, hau da, Basauri eta  Kabiezes artean (2. linea) 30 minunturo, baita Etxebarri eta Plentzia artean ere (1. linea, kontuan hartuta Sopelan autobusera igo egin beharra dagoela, Urdulizko geltokiko lanak direla eta).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Metro Bilbao albisteak