Gizartea -
2018an
Berdintasunari buruzko biltzar garrantzitsuena hartuko du Bilbok
“Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” Europa mailako biltzar garrantzitsuena da. 2018ko ekainaren 11tik 13ra Euskalduna Jauregian egingo da.
Agentziak | Erredakzioa
Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea astelehen honetan joan da Maastricht-era (Holanda), “Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” Europa mailako biltzar garrantzitsuenaren egoitza Bilbo izateko akordioa sinatzera. Biltzar hori 2018ko ekainaren 11tik 13ra egingo da Euskalduna Jauregian.
“Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa” biltzarraren kasuan, berdintasunaren eta gizarte inklusioaren tokiko politikak sendotzeko euskal udalerriek egiten duten lanaz eta duten konpromisoaz kontseilu horrek oso iritzi ona duela erakusten du.
Bilbon goi-mailako 500 pertsona baino gehiago batzea espero du Bilboko Udalak, besteak beste, udaletako eta erregioetako adituak eta hautetsiak, Europako erakundeak, nazio mailako gobernuak, gizarte zibileko eta akademikoak eta kideak eta sektore pribatuko kideak.
Juan Mari Aburtok nabarmendu duenez, mundu mailako fororik garrantzitsuenetakoa da eta biltzar horri esker Bilbo nazioarte mailako ekitaldi handien hiriburu bihurtuz doa; 2018ko irailean, Ekonomia Sozialaren Foro Globala hartuko baitu hiriak.
Biltzarraren egoitza Bilbo izateko akordioa une garrantzitsuan sinatuko da; izan ere, Maastricht-eko Itunaren 25. urteurrenarekin bat dator eta CMREko presidentea aukeratuko da. Europako Udalerrien eta Erregioen Kontseilua (CMRE) Europako udalerri eta erregioetako gobernuen ahotsa da, 41 herrialdetako udalerrietako eta erregioetako 55 elkartetan dauden 150.000 agintari publiko baino gehiago ordezkatzen baititu.
Lau urterik behin, CMRE erakundeak gai bati buruzko biltzar garrantzitsua antolatzen du tokiko eta erregioetako gobernuekin batera. Europako hiriburu garrantzitsuak, Erroma, esaterako, azken edizioan (2014an), biltzar honen egoitza izan dira. Hurrengoan Bilboren txanda izango da.
CMRE erakundeak Bruselan du egoitza eta xede bikoitza du. Batetik, Europako legerian izatea, hirien, tokiko eta erregioetako gobernuen izenean. Bestetik, esperientziak eta jardunbideak trukatzeko plataforma eskaintzea kontseiluko kideei eta bazkideei.