Gizartea -
Gertaera
Bi pertsona zauritu dira Oñatin izandako sute batean
Burusi elektriko batek eragin du sua bart, 22:30ean. Zaurituak gizon bat eta bere alaba izan dira, eta ospitalera eraman behar izan dituzte.
agentziak | erredakzioa
Oñatiko (Gipuzkoa) gizon bat eta bere alaba zauritu dira bere etxebizitzan bart piztutako sute batean, antza, burusi elektriko batek eraginda. Biak ospitalera eraman behar izan dituzte, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Europa Press albiste agentziari adierazi dionez.
Gertaera 22:30ean jazo da bart, eraiki bateko hirugarren solairuan, Oñatiko Portu kalean, sua piztu denean, antza, burusi elektriko batek eraginda.
Suaren ondorioz, bertan bizi ziren bi pertsona, gizon bat eta bere alaba, zauritu egin ziren. Hala, erreduren ondorioz, ospitalera eraman zbehar izan ituzten, bata Donostia Ospitalera eta, bestea, Arrasateko Ospitalera.