Gizartea -

Gertaera

Atxilotu bat Donostian, Dbus konpainiako auto-gidari bat jotzeagatik

26 lineako autobus batean gertatu da erasoa, Amara eta Martutene arteko bidean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute Donostian, Dbus autobus-konpainiako gidari bat jo eta bidaiari bati mehatxu egiteagatik, Gipuzkoako hiriburuko Udalak jakinarazi duenez.

26 lineako autobus batean gertatu da erasoa, Amara-Martutene linean. Gizon batek gidaria jo du, eta autobusean zihoan bidaiari bati mehatxu egin dio. Halaber, hori egin izana leporatu dioten beste bidaiari batzurekin ere liskarra izan du.

Gidariak erasoa salatu du, eta udaltzainek erasotzailea atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Garraio komuna gaur Dbus