Gizartea -
Iragarpena
Zein eguraldi egingo du Gabon-gauean eta Eguberri egunean?
Eguraldi egonkorra izango dugu, eta eguraldi lehorra eta eguzkitsua nagusituko da, Euskalmentek egindako iragarpenaren arabera.
EITB.EUS
Gabon-gaueko eta Eguberri eguna bereziak izan ohi dira, eta badirudi eguraldia ere lagun izango dugula aurten, eguraldi egonkorra izango baitugu, lehorra eta eguzkitsua gehienbat, Euskalmet euskal meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera.
Gabon-gauari, abenduaren 24ari, dagokionez, lainoak izango dira nagusi, goizean batik bat, eta baliteke euri pixka bat egitea. Halere, egunak aurrera egin ahala, eguraldiak onera egingo du, eta lainoak gutxituz joango dira.
Tenperatura leunak izango dira, urteko garaia kontuan izanda. 15 gradu egingo ditu kostaldean eta 10 eta 15 inguru barnealdean. Gauean, ez da lainorik izango zeruan, baina litekeena da izotza egitea barrualdean, 0 eta 5 graduko minimoak izango baitira.
Igandean, Eguberri egunean, lehen orduak hotzak izango dira, barnealdean bereziki. Eguerdi aldean, ez da lainorik izango, eta tenperatura leunak izango dira nagusi, isurialde atlantikoan gehienbat, 15 graduko maximoekin.
Araban, tenperatura baxuagoak izango dira, ohikoak urteko garaiotan, eta izotza ere izango da. Maximoak 10 eta 15 gradu artean geratuko dira.