Gizartea -

Pobrezia energetikoa

Durangok akordio bat sinatuko du, argi mozketak saihesteko

Oraingoz, Udalak argindar konpainia batekin lortu du akordioa. Hala ere, gainerako enpresak ere akordiora batzea nahi du Udalak.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Durangoko Udalak argindar konpainia batekin akordioa sinatuko du, baliabide ekonomiko gutxi dituzten eta fakturak ordaintzeko arazoak dituzten herritarrei argia moztu behar diotenean Udalari abisua emateko.

Pilar Rios Durangoko alkateordeak azaldu duenez, Udalak ordainduko ditu fakturak JAED Durangoko ongizate elkarteari emandako diru partida baten bidez.

Riosen esanetan, era horretan argindarrik gabe gelditzeak familiei eragiten dien egoera "izugarria" eta argindarra berriz jartzeak duen gainkostua saihestuko dira.

Udala Durangon argindarra eskaintzen duten konpainia guztiekin akordioa lortzen saiatuko da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Durango Eguneko albisteak