Gizartea -

Zirkulazio istripua

Azkoiengo 65 urteko gizon bat hil da herrian izandako auto istripuan

NA-115 errepidean gertatu da ezbeharra. Autoa errepidetik irten eta irauli egin da.

Azkoiengo istripuko irudia. Iturria: Foruzaingoa
Azkoiengo istripuko irudia
Azkoiengo istripuko irudia. Iturria: Foruzaingoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

65 urteko Azkoiengo bizilagun bat hil da bart NA-115 errepidean, Azkoienen, izandako auto istripuan.

Nafarroako Foruzaingoko iturriek jakinarazi dutenez, ezbeharra 22:02ak zirenean gertatu da NA-115 errepideko 20. kilometroan. Autoa errepidetik irten eta irauli egin da.

Tafallako eta Tuterako polizia-etxeko foruzainak, suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu dira istripuaren tokira, baina ordurako gizona hilda zegoen.

Istripua hildakoa bizi zen tokitik oso hurbil gertatu da.

 

 

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zirkulazio Istripuak gaur Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea albisteak Albisteak Azkoien albisteak