Gizartea -
Bilbo
Etxegabe bat hil da Bilbon
Hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, 61 urteko gizona Bilboko Maria Diaz de Haro kalean hilda topatu zuten asteartean.
O.A. | EITB.EUS
Etxegabe bat hil zen asteartean Bilbon, Uriola tokiko hedabideak zabaldutako informazioaren arabera.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizonezkoak 61 urte zituen, eta berez hil omen zen.
Gorpua astearte eguerdian, 13:00ak aldera, topatu zuten Bilboko Maria Diaz de Haro kaleko 33. zenbakiko atariaren ondoan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea