Gizartea -

Gertaera

Gorpu bat aurkitu dute Donostiako Pasealeku Berrian

Udalak jakinarazi duenez, 70 urteko gizon baten hilotza da. Jorge Oteizaren eskulturatik gertu aurkitu dute, arroketan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiral honetan, abenduak 23, 70 urteko gizon baten gorpua aurkitu dute Donostiako Pasealeku Berrian, Donostiako Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Hildakoa Zarautzeko bizilaguna zen.

10:00ak aldera Donostiako Pasealeku Berritik paseatzen zebilen herritar batek beste pertsona baten gorpua ikusi du, Jorge Oteizaren eskulturatik gertu, arroketan.

Gizonak udaltzainei deitu die, gertatutakoaren berri emateko. Orduan, Udaltzaingoak abisua eman dio Gurutze Gorriari, hilotza uretatik ateratzeko.

Ertzaintzako helikoptero bat ere hurbildu da lekura, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea bideoak Eguneko albisteak