Gizartea -

Basauri

Olentzerorekin desfilatu zuen astoak jaso duen tratua salatu dute

Antza denez, ikuskizuna bukatu ostean animalia zuhaitz bati lotuta utzi zuten, jatekorik eta edatekorik gabe.

Basauriko desfilean parte hartu zuen astoa zuhaitz bati lotuta utzi zuten. Argazkia: EiTB
Basauriko desfilean parte hartu zuen astoa zuhaitz bati lotuta utzi zuten. Argazkia: EiTB
Olentzerorekin desfilatu zuen astoak jaso duen tratua salatu dute

0:47

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olentzerorekin batera Basauriko desfilean parte hartu zuen astoak jaso duen tratua salatu du Bizkaiko Animalisten Elkarteak.

Antza denez, ikuskizuna bukatu zenean animalia zuhaitz bati lotuta utzi zuten, jatekorik eta edatekorik gabe. Bizkaiko Animalien Elkarteak adierazi duenez, astoa gaixo eta modu desegokian zegoen.

Basauriko Udalaren arabera, berriz, lekura hurbildu ziren udaltzainek egoera onean aurkitu zuen astoa eta jabeari abisua eman zioten bertatik eraman zedin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia EAE albisteak Gizartea albisteak Gaurko azken ordukoa