Gizartea -

Baimena

Basauriko lokal publikoetan hileta zibilak egin ahal izango dira

Omenaldi zibilak herriko lokal eta eraikin publiko batzuetan egiteko aukera ematen du ordenantza berriak.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko bizilagunek hil ondorengo hileta edo omenaldi zibilak herriko lokal eta eraikin publiko batzuetan egiteko aukera izan dezaten ordenantza berria onartu du Basauriko Udalak.

Hala, Ibaigane Kultur Etxean, Taberna Nagusian edota Iruretxetako hilerrian hildakoei agur esateko edota omenaldiak egiteko aukera izango dute herritarrek.

Alabaina, hileta zibilak Basauriko lokal publikoetan egin ahal izateko ordenantza berria Udalbatzak berretsi behar du orain. Irailean, EH Bilduk eskari bat egin zion Basauriko Udalari, “askatasun ideologiko eta erlijiosoa” kontuan izanda proposamen hori onar zedin.

Ordenantza berriaren arabera, hileta zibilak lokal publikoetan burutu ahal izango dira, baina eraikin horiek erabiltzeko baimena errespetatu beharko dute hildakoaren familiek eta adiskideek.

Basauriko Udalak argindarra, megafonia eta aulkiak jarriko ditu pertsona horien esku. Halaber, hileta zibilek bi orduko iraupena izango dute, gehienez.

Beste alde batetik, lokal publikoetan hileta zibilak egin ahal izateko Basaurin erroldatua egon izana edota herriarekin nolabaiteko lotura izan izana funtsezkoa izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko berriak Bizkaia EAE albisteak Gizartea albisteak Eguneko albisteak