Gizartea -

Istripua mendian

Basauriko 23 urteko mendizale bat erreskatatu dute Kantabrian

Gazteak buruan kolpe handia hartu du, izotzean irrist egin eta 120 metro amilduta.

O.A. | EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Basauriko 23 urteko mendizale bat erreskatatu dute ostegun arratsaldean Kantabriako Peña Prieta mendian, izotzean irrist egin eta 120 metro amilduta.

Kantabriako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez, gazteak buruan kolpe handia hartu du Peña Prieta mendiaren ipar-ekialdeko aurpegian zela erorita.

Gazteak berak eman du abisua 112 larrialdi zerbitzura. Helikopetoan erreskatatu dute eta anbulantzian Santanderreko Marques de Valdecilla ospitalera eraman dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea albisteak Gaurko azken orduko albistea Albisteak mendia Mendiko istripuak Kantabria gertakariak