Gizartea -
Ingalaterra heldu nahian
Ferryan bidaiatu nahi zuten hiru polizoi atzeman dituzte Zierbenan
Poliziak espedientea zabaldu die Portsmoutherako bidaiari ontzian ezkutuan joan nahi zuten hiru pertsonari.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Polizia Nazionalak hiru pertsona atzeman zituen atzo, Zierbena eta Portsmouth hiria (Ingalaterra) lotzen dituen ferryan ezkutuan bidaiatu nahi zutela eta, polizia talde horretatik iragarri dutenez.
Hiru pertsona horiek Erresuma Batura legez kanpo heldu nahi zuten, eta, ondorioz, Poliziak ontzitik jaitsi eta espedientea ireki die.
Erresuma Batutik bueltan
Bestalde, atzo bertan, beste hiru pertsonak beste gertakari bat izan zuten itsasontzi berean. Hiru albaniar Bizkaira bidali zituzten Erresuma Batuko agintariek, bertan sartzea galarazi eta gero.
Ingeles agintariek Zierbenara itzuli zituzten, nahiz eta ez zekiten Ingalaterrara Zierbenatik edo Santanderretik ateratzen den ferryan heldu ote ziren.