Gizartea -

Gipuzkoa

Donostian semearekin ihes egindako emakumearen bila ari dira oraindik

Ez dakite oraindik non dauden. Amak auto batean sartu zuen umea, eta, gizon batekin batera, Ipar Euskal Herrirako bidea hartu zuten. Frantzian, Poliziaren kontrol batetik ihes egin zuten.

Hamaika hilabeteko haurra bahitu zuen bikotearen bila dabil Polizia

1:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako harrera-familia batekin zegoen hamaika hilabeteko mutiko batek desagertuta jarraitzen du ostegunaz gero, ama biologikoak eraman egin baitzuen programatuta zegoen bisita batean. Foru Aldundiak salaketa jarri zuen.

Ertzaintza eta Frantziako eta Espainiako Poliziak gertatutakoa ikertzen ari dira. Ez dakite oraindik non dauden, eta bilatzen ari dira.

Ama biologikoak auto batean sartu zuen umea, eta, gizon batekin batera, Ipar Euskal Herrirako bidea hartu zuten. Ondoren, Dax herrian (Landak, Frantzia) ihes egin zuten Poliziaren kontrol batetik.

Ikerketa zabalik dago eta Frantziako Jendarmeria ere laguntzen ari da.

Maite Peña Gizarte Politiketarako diputatuaren esanetan, gertatutakoa kasu "bakana" eta "guztiz ezohikoa" da, umea "indarrez" kendu baitiote harrera-sendiaren eta guraso biologikoen artean bitartekari lanak egiten dituen erakundeari.

Umea Gipuzkoako Foru Aldundiaren tuturetzapean zegoen abuztutik, harrera familia batekin. Momentu horretara arte, ez da arazorik egon amak haurrari egindako bisitetan

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoako albisteak EAE albisteak Gaurko azken ordukoa