Gizartea -

Deskontuak

Neguko beherapenak aurreikuspen baikorrekin hasi dira

Gaur hasi eta otsailaren 28ra arte prezio merkeagoak eskainiko dituzte dendetan.

Beherapenak hasi dira. Artxiboko argazkia. EiTB
Beherapenak hasi dira. Artxiboko argazkia. EiTB
Ilara luzeak EAEn eta Nafarroan, merkealdien lehen egunean

1:23

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neguko beherapenak gaur, urtarrilak 7, hasi dira eta otsailaren 28era arte iraungo dute. Hala, prezio merkeagoak eskainiko dituzte dendetan, % 50, % 60 eta % 70 merkeago, besteak beste.

Gainera, 2017ko lehen larunbata izanik, erosle-andana espero dute dendariek Gabonetako kanpainaren ostean abiatutako neguko beherapen-garaiaren hasieran.

Hala eta guztiz ere, hainbat denda deskontu bereziak eskaintzen ari dira azken hilabeteotan, beherapenen liberalizazioa dela eta. Dendari txikiak ez daude  ados neurri horrekin, enpresa handien onerako baino ez dela salatzen baitute. Bestalde, Gipuzkoako zenbait dendari-elkartek bertako merkatarientzat onena betiko beherapen-aldiari eustea dela defendatu dute.

Desadostasun horiek alde batera utzita, guztiek aproposa dela uste dute beherapenak asteburuan abiatu izana, eta asko saltzea espero dute. Bitxikeria gisa, azpimarratzekoa da Repsol gidak Bilboko Galtzara Nagusia beherapenetan erosteko kalerik onenen zerrendan aipatu duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Ekonomia Albisteak Kontsumitzaileen eskubideak Negua albisteak Beherapenak