Gizartea -

Gertakaria

17 urteko mutil bat hil da Bilboko itsasadarrera erorita

Gaztea uretara erori da Marzana inguruan, baina oraindik ez dute argitu zergatik.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

17 urteko mutil bat hil da Bilboko itsasadarrera erori ostean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera, gaztea uretara erori zen larunbat gauean 23:30 aldera, Marzana kaiaren inguruan, San Anton zubiaren ondoan. Larrialdi zerbitzuetako langileek Basurtuko ospitalera eraman dute egoera kritikoan, baina hil egin da.

Ertzaintzak ikerketa ipini du abian, zer gertatu den argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea albisteak Albisteak