Gizartea -
Lapurdi
Ainhoan izandako istripu batek itzalaldia eragin du bi udalerritan
Transformadore elektriko baten kontra talka egin du ibilgailu batek, eta kalte material handiak eragin ditu. Gainera, argi-hornidura eten du Dantxarinea eta Urdazubi udalerritan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Transformadore elektriko baten aurka talka egin du ibilgailu batek Ainhoan (Lapurdi), eta horrek argi-hornidurarik gabe utzi ditu Dantxarinea eta Urdazubi udalerriak.
Ezbeharra 05:00ak aldera jazo da, Elizondoko polizia-etxeko herri-segurtasunerako patruila bat ohartu denean gertuko diskoteka bat argirik gabe zegoela. Gainera, suhiltzaileak ere mobilizatu dituzte, hainbat dendetan su-alarma piztu baita, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Bestalde, lekuko batek adierazi duenez, auto-istripua izan da Ainhoatik gertu. Ondorioz, patruila bat bertaratu da eta transformadore elektriko bateko horman sartuta zegoen ibilgailua aurkitu dute. Autoa hutsik zegoela ikusita (ez zauriturik, ez bidaiaririk), zonaldea sokaz inguratu dute, istripuak kalte material handiak eragin baititu.
Gainera, Jendarmeriari eman diote abisua, jazotakoaren argibideak bere gain har ditzan.