Gizartea -

Foru erkidegoa

10 baso-sute piztu dira azken orduetan Nafarroan

Horietatik bederatzi amatatu dituzte jada. Hamargarrena, berriz, Izabakoa, kontrolpean dute, baina piztuta dago oraindik.

Asteburu lanpetua izan dute suhiltzaileek. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak(@BomberosNavarra)
Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak (@BomberosNavarra)
Asteburu lanpetua izan dute suhiltzaileek. Argazkia: Nafarroako suhiltzaileak(@BomberosNavarra)

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteburu latza izan dute Nafarroan, suteei dagokienez. Izan ere, azken orduetan 10 baso-sute piztu dira. Horietatik bederatzi dagoeneko amatatu dituzte Nafarroako suhiltzaileek.

Sute horietako hiru igande arratsaldean piztu ziren. Gehienak (bederatzi) amatatu dituzte jada, baina bat, Izabakoa, piztuta dago oraindik. Dena dela, suhiltzaileek mendean hartu dituzte garrak.

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek dei ugari jaso dituzte asteburuan. Sute gehienak baimenik gabe egindako erretzeen ondorioz piztu dira, eta ke ugari sortu dute.

Asteburuko lehen sutea Izaban, Lakhura mendian, isiotu da. Handik gertu beste sute bat izan zen asteartean.

Bigarrena Saldiasen piztu da. Bi gune izan ditu, eta baimenik gabe egindako erretzeen ondorioz zabaldu da hori ere.

Arrazoi beragatik piztu da Sorogain (Erroibar) inguruan jazotakoa. Hiru gune zituen, eta suhiltzaileek uztondoak erretzen ari zen pertsona bat atzeman dute.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak