Gizartea -

Zubietako errauste planta

Erraustegiaren esleipena 'hilabete' atzeratu du Gipuzkoako Aldundiak

Foru erakundeak uste du hori izango dela EAEko Auzitegi Nagusiak GuraSOS elkartearen helegitea ebazteko beharko duen denbora.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Aldundiak atzeratu egingo du Zubietako erraustegiaren esleipena (aste honetan zen egitekoa), EAEko Auzitegi Nagusiak GuraSOS elkartearen helegitea ebatzi arte. Prozesuak "hilabete" emango duela aurreikusten du foru erakundeak.

Joan den astean, Donostiako epaile batek esleipena ez egitea agindu zion Aldundiari, EAEko Auzitegi Nagusiak GuraSOS elkartearen helegitea ebatzi arte.

Nolanahi ere, Imanol Lasa Aldundiko bozeramaileak ukatu egin du prozesuan "atzerapenik" egongo dela, eta "impasse" hitza erabilitzea nahiago izan du. Lehen aipatutako hilabeteko epean, erakundeak aztertu egingo ditu lanak egingo dituzten enpresen txostenak.

Bestalde, Lasak adierazi du aurreko foru gobernuak (Bilduk zuzentzen zuen) erantzukizunak onartu beharko dituela, Donostiako epaile batek bertan behera utzi zuelako erraustegiaren lehen esleipenaren kontratuaren etetea.

Bozeramaileak azaldu duenez, Aldundiaren zerbitzu juridikoak auto judizial hori aztertzen ari dira, aurreko kudeatzaileei erantzukizunak eska diezazkieketen egiaztatzeko.

PSE-EEk ikerketa batzordea eskatu du

Testuinguru horretan, PSE-EEk ikerketa batzorde bat sortzea proposatu du Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Billduren foru gobernuaren kudeaketa "sakon aztertzeko".

Horren ildotik, sozialisten iragarri dute bilera-sorta abiatuko dutela gainerako alderdiekin, babes bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gaurko azken ordukoa