Gizartea -
Bizkaia
Hirugarrenez atxilotu dute Sopelan edukiontziak erretzeagatik
Zabalbide kalean hiru edukiontzi erretzen harrapatu dute bart.
EITB.EUS
Udaltzaingoko agenteek eta Ertzaintzak hirugarrenez atxilotu dute Sopelan (Bizkaia) ustez edukiontziak erretzen ibili den gizona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak EiTBri jakinarazi dionez.
Bart (22:00ak aldera) harrapatu dute azkenekoz. Bizilagunek ohartarazita, sutan zegoen edukiontzi bat amatatzera joan dira ertzainak Zabalbide kalera. Inguruan zegoen Udaltzaingoaren patruila batek gizonezko bat topatu du handik gertu, txiskeroa eskuan, beste edukiontzi batzuei su emateko gertu. Berehala atxilotu dute.
Urtarrilaren 2an eta 6an ere arrazoi berengatik atxilotu zuten, eta aurrekariak ditu antzeko ekintzak egiteagatik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea