Gizartea -

Bizkaia

61 urte eskatu dituzte datuak saldu zituen funtzionario batentzat

Bilboko detektibe bat eta Araban lan egiten duen guardia zibil bat ere inputatu dituzte auzian.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurkako Bartzelonako Fiskaltzak 61 urteko espetxe-zigorra eskatu du Bizkaiko Ogasuneko funtzionario batentzat, zergadunen datu pribatuak saltzea egotzita.

Pitiusa auziko pieza ugarietako bateko behin-behineko ondorioen idatzian, fiskalak dio akusatuak Espainia osoan egitura zuen sare batekin lankidetzan aritu zirela, 2006tik 2012ra bitartean gutxienez, lanarekin eta zergekin zerikusia zuten datu pertsonalak lortu, salerosi eta hedatzeko asmoz.

Auzian beste hainbat pertsona daude inputatuta, tartean Bilboko detektibe bat (35 urteko espetxe-zigorra eskatu dute harentzat) eta Araban lan egiten duen guardia zibil bat (20 urteko zigorra eskatu dute).

Orotara, Fiskalak 595 urteko espetxe-zigorrak eskatu ditu 11 auzipetuen aurka.

Antza denez, sarea 2006tik 2012ra jardun zen, eta haren burua 2014an hil zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Delituak argazkiak Funtzionarioak Gizartea albisteak Albisteak