Gizartea -

jihadismoa

Bi atxilotu Ceutan, Estatu Islamikoaren 'hurbilekoak' izateagatik

Espainiako Barne Ministerioaren esanetan, 'ekintza terroristak egiteko erabat prest zegoen talde bateko kide ziren'.

Bi pertsona atxilotu dituzte Ceutan ISISen 'hurbilekoak' direlakoan. Argazkia: Guardia Zibila
Bi pertsona atxilotu dituzte Ceutan ISISen 'hurbilekoak' direlakoan. Argazkia: Guardia Zibila
Bi pertsona atxilotu dituzte Ceutan ISISen 'hurbilekoak' direlakoan. Argazkia: Guardia Zibila

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu gaur goizean Ceutan, Estatu Islamikoa talde jihadistaren "oso hurbilekoak" izatea egotzita. Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez, atxilotu biek erradikalizatzeko prozesu luzea egin zuten, eta "ekintza terroristak egiteko erabat prest zegoen talde bateko kide ziren".

Agenteek atxilotuenak diren sei etxebizitza eta lokal arakatu dituzte, Espainian zein beste herrialde batzuetan izan ditzaketen balizko harremanak argitzen lagunduko luketen frogen bila.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea bideoak Estatu Islamikoa Jihadismoa albisteak Gaurko azken ordukoa