Gizartea -
Hondarribiko kirol portua
Itsasontzi bat kiskali da Hondarribiko kirol portuan izandako sutean
Ontziak kalte material handiak izan ditu, eta suak bigarren itsasontzi bati ere egin dizkio kalteak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Hondarribiko kirol portuko itsasontzi batek su hartu du goizaldean, eta suhiltzaileek itzali dituzte garrak, Gipuzkoak Foru Aldundiko Suhiltzaileek eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi dutenez.
Sua 01:30 aldera piztu da hamabi metro luze den itsasontzi batean, eta kalte material handiak eragin dizkio. Suak ondoan zegoen beste ontzi bati ere egin dizkio kalteak.
Irungo eta Zarauzko suhiltzaileak bertaratu dira, eta, sua itzalitakoan, kirol portuko babesgune batera eraman dute ontzia.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea