Gizartea -
jazoera
Sute batek kutxazain automatiko bat erre du Leioan
Lehendabiziko ikerketen arabera, baliteke sutea nahita eragindakoa izatea.
Agentziak | Erredakzioa
Leioako (Bizkaia) banketxe bateko kutxazain automatiko batek hainbat kalte jaso ditu, itxuraz nahita eragindako sute baten ondorioz.
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, jazoera 03:00ak aldera gertatu da, Sabino Arana kalean.
Udaltzaingoaren patruila bat bertaratu da, eta udaltzainak su-itzalgailu batekin saiatu dira garrak amatatzen. Dena dela, azkenean suhiltzaileek esku hartu behar izan dute sua itzaltzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea