Gizartea -

Sutea

20 bat familia etxetik atera dituzte Villabonan, sute baten ondorioz

Halaber, lau pertsona ospitaleratu behar izan dituzte kea arnasteagatik.

Villabonako sutea. Argazkia: EiTB
Lau lagun zauritu dira Villabonako etxebizitza batean izandako sutean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

20 bat familia etxetik atera zituzten atzo Villabonan, eta gaua etxetik kanpo igaro behar izan dute, sute baten ondorioz. Gainera, lau pertsona ospitaleratu behar izan zituzten kea arnasteagatik, Ertzaintzako bozeramaile batek jakinarazi duenez.

Sua 13:20 aldera piztu zen, Pilotari kaleko etxebizitza batean, eta 16:00etarako itzali zituzten garrak suhiltzaileek.

Antza denez, manta elektriko batek eragin zuen sutea. Garrek eraikinaren beheko solairua kiskali zuten, eta kalte handiak eragin zituzten eskaileretan eta hainbat etxebizitzatan.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Udaleko teknikariek eraikina ikuskatuko dute goizean, eta horren egoera aztertu ostean erabakiko dute familiak etxera itzuli ahal diren ala ez.

Bestalde, zaurituek zaintzapean jarraitzen dute, Asuncion ospitalean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Suteak argazkiak Gizartea bideoak Villabona bideoak Eguneko albisteak