Gizartea -
Gertakaria
Lau intoxikatu Irurtzungo etxe batean, karbono-monoxidoa arnasteagatik
Familia bereko gurasoak eta bi seme-alabak, 3 eta 14 urte, zauritu dira.
Agentziak | Erredakzioa
Lau pertsona, bikote bat eta haien bi semeak (3 eta 14 urte), intoxikatu dira Irurtzungo sukaldeko butano-gasa dela eta karbono-monoxido gehiegi arnasteagatik.
Nafarroako Gobernuaren arabera, 42 urteko gizona eta haren emaztea (37 urte) Irurtzungo osasun-etxera joan dira goizeko 06:00etan 3 urteko umearekin, ondoeza, zorabioak eta buruko mina zituztelako.
Hori ikusita, osasun-langileek karbono-monoxidoak eragindako intoxikazio-kasua izan zitekeela pentsatu dute. Hortaz, SOS Navarrari abisua eman diote, etxean 14 urteko beste semea geratu delako.
Suhiltzaileak Irurtzungo Andia kaleko 7. zenbakiko laugarren solairura iritsi direnean, mutila ohean aurkitu dute, konortea erdizka galduta.
Kalera atera ondoren, oxigenoa eman diote eta anbulantzian eraman dute osasun-etxera. Handik, Nafarroako Ospitale Gunera eraman dute, baita gurasoak eta anaia ere.