Gizartea -
Polizia-operazioa
Hainbat atxilotu Bizkaian, arma-trafikoaren aurkako operazio batean
Guztira, 247 su-arma eta 23.000 arma-kartutxo baino gehiago atzeman dituzte, baita armak eraldatzeko eta munizioa egiteko lau lantegi ere.
Agentziak | Erredakzioa
Europar Batasuneko zenbait herrialdetako polizia-taldek hainbat hilabetez arma- eta lehergailu-trafikoaren aurka egindako operazioan parte hartu dute elkarlanean. Guztira, 245 pertsona atxilotu dituzte eta, horietako batzuk, Bizkaian.
Bestalde, estatu espainiarreko honako toki hauetan ere egin dituzte atxiloketak: Sevilla, Bartzelona, Albacete, Madril, Murtzia, Granada, Kordoba, Huelva, Alicant, Tarragona, Zaragoza, Badajoz, Coruña, Guardia Zibilak jakinarazi duenez.
Orotara, 247 su-arma eta 23.000 arma-kartutxo atzeman dituzte, baita armak eraldatzeko eta munizioa egiteko lau lantegi ere. Horrez gain, internet bidez saltzeko legez kanpoko bi saltoki eta marihuana landatzeko bi plantazio ere aurkitu dituzte.
Atxilotuak Europako herrialdeetan arma lehergarri ugari erosten zituzten, eraldatu eta merkaturatzeko.