Gizartea -

'Pichi-en' aurkako auzia

Udalak ez die laguntza juridikorik emango Ollerietako bizilagunei

Bilboko alkateak gaurko osoko bilkuran adierazi duenez, Ollerietako bizilagunen eta 'Pichien' arteko gatazkari buruz hitz egiteko EAEko fiskal nagusiarekin berriro elkartzekotan da.

Ollerietako bizilagunek 'Pichien' kontra egindako protesta bateko argazkia. EiTB
Ollerietako bizilagunek 'Pichien' kontra egindako protesta bateko argazkia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaleko osoko bilkurak PPko udal taldeak aurkeztutako proposamena atzera bota du eta, beraz, Udalak ez die Ollerietako bizilagunei laguntza juridikoa eskainiko 'Pichien' aurka abiatu duten auzibidean. Gainera, Udalbatzak ez du 'Pichiak' bizi diren Ollerietako lonjako "zorra" exekutatzeko erabakia hartu, PPk eskatu bezala.

Bestalde, Udalberrik PPren mozioaren aurkeztutako zuzenketa ere ez da aurrera atera. Udalberrik Atxuri auzoan gizarte esku-hartze bat egitea proposatzen zuen, auzo elkarte guztien parte hartzearekin, elkarbizitza hobetzeko.

Oscar Fernandez Monroy PPko zinegotziak salatu duenez, Ollerietan behera egin du udaltzainen eta ertzainen presentziak.

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak azaldu duenez, "EAEko fiskal nagusiak esku hartu du eta horren aurretik alkate hau fiskal nagusiarengana joan zen, eta beste bilera bat daukagu egiteke".

PPko zinegotziari erantzunez Aburtok adierazi duenez, segurtasun pasiboko elementuak jarri dituzte auzoan, hala nola, segurtasun kamerak.

Bilboko Udalak laguntza juridikorik ez duela eskaintzen zehaztu ostean, Aburtok ziurtatu du Udala biktimen eta auzokideen alboan egongo dela beti.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala albisteak Bilboko azken albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea