Gizartea -
Gertakaria
Psikiatrian sartu dute Bilboko metroan izua zabaldu zuen gizona
Gizonezko batek bidarien kontra egin du, "fedegabeak" direla esanda, eta izua zabaldu da.
Agentziak | Erredakzioa
Ostegun honetan Bilboko Metroaren Deustuko geltokian izua zabaldu duen 30 urteko gizonezkoa Gurutzetako Ospitaleko Psikiatria arloan sartu dute. Izan ere, Alaren aldeko oihuak egin ditu eta bidaiariei "fedegabeak" deitu die.
Gizonak aurrekari psikiatrikoak ditu, eta 11 zentimetroko labana bat atzeman diote, baina arma hori ez du erabili bidaiariak beldurtzeko.
Ertzaintzak azaldu duenez, jatorri magrebtarreko gizona bagoian zihoazen bidaiariei oldartu zaie, Alaren aldeko oihuak eginda eta "fedegabeak" direla esanda.
Hori ikusita, bidaiariak lasterka atera dira Metrotik, Sarrikoko geltokian, eta gertatutakoaren berri eman diote Polizia autonomikoari.
Ertzaintzak gizonezkoa atxilotu du, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute, anbulantziaz. Psikiatria unitatean sartu dute, eta Poliziaren zaintzapean egongo da bertan.