Gizartea -
Eusko Tren
Loiolako tren geltoki berria martxan, martxoaren 5etik aurrera
Arantxa Tapia sailburuak iragarri duenez, beste sei edo zazpi hilabete beharko dira proiektua guztiz amaitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Eusko Trenen Loiolako geltoki berria martxoaren 5etik aurrera martxan izango da.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak, Antonio Aiz Garraio sailburuordeak, Eneko Goia alkateak eta lanak egiteko ardura duen ETS Euskal Trenbide Sareak erakunde publikoko arduradunek lanak bisitatzen izan dira.
Tapiak azaldu duenez, beste sei edo zazpi hilabete beharko dituzte proiektua guztiz amaitzeko. Izan ere, behin-behineko geltokia eraisteaz gain, Aralar eta Loiola kaleetako egiturak desegin, La Salle ikastetxerako sarbidea eraiki eta biaduktuaren azpiko urbanizazio lanak egin beharko dira, besteak beste.
Sailburuaren esanetan, tren zerbitzua hobetzeaz gain, tren geltoki berriari esker Loiolak 10.000 metro koadroko eremua hartuko duten gune berde, parke eta bidegorri berriak izango ditu.