Gizartea -
Hezkuntza
Steilas sindikatuak 'garbitasuna' eskatu du matrikulazio-prozesuan
Eusko Jaurlaritzak 'ikastetxe guztiak ikuskatzea' eskatu du, matrikulazioetan irregulartasunik egon ez dadin.
Agentziak | Erredakzioa
Steilas irakaskuntzaren euskal sindikatuak ikastetxe guztiak ikuskatzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, urtarrilaren 30ean abiatuko den aurre-matrikulazioa "garbia" izan dadin.
Aldi berean, aurre-matrikulazio ofiziala atzeratzea eskatu dute sindikatuko kideek, "prozesuak beharrezko bermeak beteko dituela egiaztatu arte".
Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak ohartarazi zuenez, "adi zainduko" dute 2017-2018 ikasturteko matrikulazio-kanpaina, "errolda irregularrak" erabilita esleipenak lortzea saihesteko.
Steilas sindikatuak Kontseilu Nazionala egin du gaur Bilbon: kongresuen artean erabakiak hartzeko organo nagusia, hain zuzen. Ondoren, Bilboko Arriagan egindako elkarretaratzean, euskal herritarrek heziketa publikorako eskubidea dutela aldarrikatu dute.
Bestalde, heziketa publiko laikoa defendatu dute, "guztiona izan dadin, eta sinismenak sinismen, herritar orok bere burua sistemaren baitan senti dezan".