Gizartea -

Alacanten

Ehunka kilo arroparen azpian itota hil dira bikote bat eta bere alaba

Ehunka kilo arropa zuten etxeko apalategiak behera etorri dira, eta senar-emazteak eta alaba txikia azpian harrapatuta geratu dira. Biktimak itota edo zapalduta hil egin dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senar-emazte batzuk eta 12 urteko alaba hil dira larunbat honetan Alacanten, dirudienez, ehunka kilo arropa zuten etxeko apalategiak behera etorrita. Biktimak itota edo zapalduta hil egin dira.

Polizia-iturrik jakinarazi dutenez, jazoera 08:00 eta 09:00ak artean izan da, lau pisuetako eraikin bateko lehenengo solairuan, Alcoi Etorbideko 141. zenbakian, alegia.

50 urteko gizonezkoak eta 49 urteko emakumezkoak ehunka kilo arropa zuten etxean, bigarren eskuko arropa moduan geroago saltzeko, eta etxeko horma guztietan apalategi handiak zituzten arropekin.

Bikotearen beste alaba, 18 urtekoa, ez da ezbeharraz ohartu 13:00ak arte, etxean bertan goizaldetik lotan egon baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gaurko azken ordukoa