Gizartea -

Primitiva zozketa

'Primitivak' ia milioi erdi euro utzi ditu Gasteizen

Zenbaki saridunak dituen txartela Konstituzio plazako loteria-administrazioan balioztatu zuten. Saridunak 493.674,05 euro jasoko ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen balioztatutako Loteria Primitivaren txartel batek ia milioi erdi euro utzi ditu Gasteizen.

Atzoko zozketan ez zen Kategoria Bereziko asmatzailerik izan, baina Lehen Kategoriako hiru asmatzaile izan ziren; horietako bat, Gasteizen. Zenbaki saridunak dituen txartela Konstituzio plazako loteria-administrazioan balioztatu zuten, eta txartel horren jabeak 493.674,05 euro jasoko ditu.

Duela astebete, urtarrilaren 26an, Espainiako Loteria Nazionalaren lehen sariaren zati bat Gasteizko Zabalgana auzoko saltoki batean saldu zuten. 300.000 euroko saria jaso du, serie bakoitzeko.

Bi egun lehenago, Bonoloto loteriaren zozketan, Bigarren Kategoriako hiru sarietako bat banatu zuten Laudion. Txartelaren jabeak 61.226 euro eskuratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea