Gizartea -

Polizia-operazioa

Sexualki esplotatutako hainbat emakume askatu dituzte Gipuzkoan

Emakume batek, haren alabak eta bikotekideek egiten zuten lan desegin duten taldean.

Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB
Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polizia Nazionalak sexualki esplotatzen zituzten bost emakume askatu ditu Gipuzkoan eta Kantabrian. Biktimetako batek emakumezkoen salerosketa salatzeko telefonora (900 105 090) deitu zuen, eta hitzorduak antolatzen zituen talde baten berri eman zien ikertzaileei. Lau pertsona atxilotu dituzte operazioan, eta, emakumeak sexualki esplotatzeaz gain, droga eskaintzen zieten bezeroei.

Deia jaso ostean, ustez emakumeak esplotatzen ari ziren tokira joan ziren agenteak. Proxeneta talde baten biktima zela zioen emakume bat aurkitu zuten bertan. Haren esanetan, eguneko 24 orduetan prostituitzera behartzen zuten hainbat etxebizitzatan.

Horrez gain, une oro kontrolpean zutela esan zien agenteei, eta kalera irteten zenean proxeneta batek laguntzen ziola. Antza denez, 20 bat emakume zeuden egoera horretan.

Emakume batek, haren alabak eta bikotekideek egiten zuten lan desegin duten taldean. Matriarka arduratzen zen nesken bidaiak antolatzeaz, bidaia-txartelak erosteaz eta beste gastuetarako dirua aurreratzeaz gain.

Ondoren, biktimak taldearen kotxe batean jasotzen zituzten, etxebizitzetako batera eramateko. Ikertzaileen esanetan, gutxienez hiru etxebizitza erabiltzen zituzten hitzordu horietarako, Gipuzkoan eta Kantabrian.

Familiako kideek jarduera horien bidez lotutako dirua beste zeregin batzuetarako erabiltzen omen zuten. Agenteek kasua ikertzen eman zuten denboran, bi etxe berri erosi zituzten, bata Irunen eta bestea Bergaran.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Gizartea albisteak Albisteak